jueves, 13 de octubre de 2016

HURRENGO ASTEAN ZEHAR KOSTAKO TXILARDIAK EZAGUTZEKO AUKERA IZANGO DUGU. KONTSERBATZEN LAGUNDU NAHI DUGUN INTERES BEREZIKO HABITATA!



Gogoratuko duzuen bezala, maiatzean lan esparru berri bat estreinatu genuen: Aizkorri hondartza eta Punta Galea artean dauden Getxoko kostako txilardi atlantikoak.

Egitasmo hau Fundación Lurgaia Fundazioa eta Getxoko udaletxearen arteko akordioarekin jaio zen. Akordioari esker interes bereziko habitat hau kontserbatzeko lan ezberdinak aurrera eraman ahalko dira.



Kostako txilardi atlantikoak Habitat Direktibaren barruan aurkitzen dira, eta lehentasunezko habitata kontsideratzen dira beraien aberastasun eta berezitasun botanikoa zein faunistikoagatik. Horregatik habitat honen kontserbatzioak ongi merezi du esfortzu instituzionalak eta baita sozialak ere, eta akordio hau horren adibide on bat da. 




Gure kostaldean aurkitzen den habitat garrantzitsu hau eta Lurgaiak eta Getxoko udaletxeak elkarrekin batera aurrera eramango dituzten lanak ezagutu nahi badituzu, bi hitzordu ditugu aste honetan: 


1. ASTEARTEA 18: Getxoko kostako txilardi atlantikoen kontserbazio proiektuaren inguruko hitzaldia.

Lekua: Villamonte kultur etxea

Ordua: 19:30etan

2. LARUNBATA 22: Doako irteera Getxoko kostako txilardiak eta kontserbazio proiektuaren lan esparruak ezagutzeko.

Lekua: Azkorriko aparkalekua

Ordua: 09:30etan

Parte hartu nahi baduzue, izena eman betiko baliabideak erabiliz:

Telefonoa: 946576110
Mugikorra whatsapparekin: 606141837

No hay comentarios:

Publicar un comentario